ARBELAREN GAINEAN

Autorea: Xabier Mendiguren Elizegi

ISBN: 978-84-9783-099-7

EAN: 9788497830997

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 160

PVP originala: 18.45 €

Erosi

Sinopsia

Arbelaren gainean, Xabier Mendiguren Elizegi: Gertaera harrigarri eta pertsonaia bereziak asmatu ohi ditu idazleak liburu bat sortzeko orduan; kasu honetan alderantzizko bidea egin du Mendigurenek: bere familiako adarretan ibili da aztarrika, pertsona egiazko baina misterioz beteak deskubritzeko: etxe oneko mutil sentibera bat, poema minduak idatzi eta gazterik suizidatu zena; Ezkion Ama Birjina ikusi eta haren aginduz apaiz sartu zena; mutikotan elbarri geratu eta, lagunekin jolastu ezinik, besteen jolas eta bizikizunen kronista bihurtu zena… Fikzioaren eta saiakeraren arteko mugan jolasean dabil egilea eta, era berean, oroitzapen pertsonala eta kolektiboa gurutzatzen ditu etengabe, familia baten eta herri txiki baten bitartez kontatzen baitira XX. mendeko gertakari esanguratsuenetakoak, hala nola industriaren gorakada eta krisia, edo nazionalismoaren sorrera eta beranduago borroka armatuarena, gai eta garai desberdinak nahasteko Mendigurenek erakutsia duen abilezia horrekin. Obra berezia da Arbelaren gainean, beste idazle ezagun eta ezezagun askoren testuak bereganatzen eta komentatzen dituena, literaturaren magia eskuz esku transmititzeko eginkizun sekretu eta eder horretan lagunduko duen esperantzan.