ARABAKO EUSKARA

Autorea: Koldo Zuazo Zelaieta

ISBN: 978-84-15337-72-0

EAN: 9788415337720

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2012

PVP: 22.80 €

Erosi

Sinopsia

Arabako Euskara, Koldo Zuazo Zelaieta: Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia… Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da. Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azterlan zabal bezain zehatza egin du, Arabako euskara nolakoa zen arloz arlo jasotzeko, zer aldaera geografiko zeuzkan ikusteko eta euskalkien artean zer leku betetzen zuen sumatzeko.
Datuek erakusten dutenez, hipotesirik zentzuzkoena da pentsatzea Mendebaleko euskara orain dela mila urte inguru sortu zela, Gasteizko hiria gunetzat harturik, eta handik hedatu zela iparrerantz (Bizkaia), hegoalderantz (Burgos eta Errioxa) eta ekialderantz (Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana bailarak, baita Gipuzkoako Deba arroa, Urola aldea eta Goierri). Urtee