ANTTON VALVERDE * ANTOLOGIA (LIB+CD)
Autorea: Antton Valverde
ISBN: 978-84-1360-591-3
EAN: 9788413605913
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Disko liburuak
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 84
PVP originala: 24,95 €
Euskal kantagintzan gitarra jaun eta jabe zenean, Antton Valverdek pianoz jantzi zituen bere kantuak. Euskal poeta handien miresle izaki (Lizardi, Lauaxeta, Bitoriano Gandiaga, Jon Mirande…), haien olerkiak musikatuz osatu du Valverdek disko bilduma labur baina oso pertsonala. Garai batez Xabier Leterekin elkarlanean aritu zen, Xenpelar, Txirrita, Otaño eta beste askoren bertso zaharrak berreskuratuz, eta Oskarbi taldeko kide izan zen. Franco hil ostean oso bakanak izan dira haren lan diskografikoak eta emanaldiak.
Antton Valverdek Donostiako Udalaren eskutik aurtengo ADARRA saria jaso du.
“Antologia honek, Antton Valverdek 1969. urtean lehen disko singlea argitaratu zuenetik gaurdaino jorratutako ibilbide emankorraren erakusgarri izan nahi du, egindakoaren errekonozimendu gisa, batetik, eta etorkizuneko belaunaldientzat eredu izan dadin, bestetik, oroitzapenez eta sentipenez ereindako gure Asaba Zaharren baratzean, egunen batean uzta oparoa bilduko dugun itxaropenaz.”
Anjel Valdés