ANAIAREN AZKEN HITZAK

Autorea: Daniel Landart Urruty

ISBN: 978-84-8331-433-3

EAN: 9788483314333

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 200

PVP originala: 19.75 €

Erosi

Sinopsia

Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena. Bere anaia Abelen itzalpean bizi izan da beti, eta horra non, ezustean, anaia besoen artean hil zaion, istripu batean. Horrelako zoritxar batek berez dakarren atsekabeaz gain, erantzukizun berrien zama datorkio Paxkali bizkar gainera: bere geroa, etxaldearen segida, emakumeekiko segurtasun eza…
Krisi-garaietan lehertu ohi dira estalirik dauden arazoak; era berean, etxeko seme baten heriotzak agerian jarriko ditu belaunaldien arteko teinkak: gorpua non beilatu, nola ehortzi… Ez baitira berdinak guraso zaharren tradizioak eta gazteen usadioak. Eta Paxkal erdian, zer egin ez dakiela; bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri.
Eleberri eder bat da Anaiaren azken hitzak, eder izateaz gain Ipar Euskal Herriko barnealdearen erretratu fina eskaintzen diguna. Egilearen asmoa ez da berez argazki soziologiko bat egitea, baina pertsonaien psikologian sakondu eta haien arima biluztea; halaz guztiz, famili ixtorio samin baten bitartez, euskal mundu zaharraren eta gizarte berriaren arteko etena jartzen digu agerian Landartek.