AKATS BAT LEHENENGO LERROAN

Autorea: Garazi Kamio, Eider Eibar (il. )

ISBN: 978-84-9027-729-4

EAN: 9788490277294

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data: 2017

Orri kopurua: 84

PVP: 11.73 €

Erosi

Sinopsia

Akats bat lehenengo lerroan, Garazi Kamio eta Eider Eibar: Ingek argi zuen bere bizitzaren lehenengo lerroan akats bat zegoela, eta hori zuzentzen hasteko, bere buruari Gartxot izena jarri zion. Horrenbestez, Gartxot bere benetako izena da orain, eta Inge aldiz, plastikozko izena. Istorio luze bezain aldrebesa eman dezake esandakoak, baina erraz ulertzeko modukoa Haitz eta Noaren ahotik. Gartxoten gelakideak dira Haitz eta Noa, gelako kazetari finak, bertan gertatzen diren istorio eta pasadizoen kontatzaile iaioak. Oraingoan, Gartxoti eta bere lagunei igerilekuan suertatutakoaren berri emango digute.