AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (JOSEBA JAKA I. LITERATUR SARI)

Autorea: Koldo Izagirre Urreaga

ISBN: 978-84-8331-439-5

EAN: 9788483314395

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 288

PVP originala: 23.75 €

Erosi

Sinopsia

Agirre’tar Nikola, izenobez Metxa, borroka guztietan zaildua eta gerra guztietako beteranoa, kartzelara doa bere borondatez. Ez doa inori kontsolamendu edo konpainia egitera, baizik bazterrak nahastera eta bertan-goxo zeuden guztiak aztoratzera. Etengabeko ateraldi zoroekin eta kasketa zuhurrekin, bere onetik aterako ditu funtzionario edo jaulier guztiak, eta katekideetatik ere ez gutxi.
Arrasto nabarmena utzia du kartzelako literaturak gure letretan eta berdin mundu zabalean; hala ere, generoaren legeen eta baten batek espero lezakeenaren kontra, Izagirrek ihes egin dio errealismo motzari, hasieratik bertatik kutsu fantasiazko bat emanez pertsonaiari, umore korrosiboa beronen pasadizoei.
Duela urte batzuk, Agirre’tar Nikola Metxa asmatzearekin, arketipo unibertsal eta aldi berean oso gurea sortu zuen Izagirrek: agure adarjole eta erretxina, egoskor eta minbera, gezurti eta maitagarria… Oraingo hau, berriz, ziur gaude liburu gogoangarria gertatuko dela eta zer esana emango duena, eskaintzen dituen irakurketa-maila anitzengatik, testuaren aberastasun konplexu baina jostagarriagatik, eta hizkuntzaren erabilera subertsiboagatik, sortzaile handiek bakarrik dakiten moduan. Mugarri bat jarri duela adierazi ohi da horrelakoetan; zehatzago izango da agian, idolo zahar eta topiko berri guztiak lurrera eraisten dituela esatea.