ADISKIDE BAT NUEN

Autorea: Joxean Agirre Odriozola

ISBN: 978-84-9027-098-1

EAN: 9788490270981

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2013

Orri kopurua: 184

PVP originala: 20.15 €

Erosi

Sinopsia

Adiskide bat nuen, Joxean Agirre: Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…

Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…