ABERTZALEAK ETA EZKERTIARRAK

Autorea: Julen Zabalo

ISBN: 978-84-8331-644-3

EAN: 9788483316443

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data:

PVP: 19.76 €

Erosi

Sinopsia

Ideien joan-etorria bultzatzeko sortu da “Eztabaida” bilduma: saio arinak edo mamitsuak, gizartean interesa piztuko dutenak, iritziak trukatzen nahiz sendotzen lagunduko dutenak, eta gure errealitate sozialaren inguruko gogoeta egiten duen obra sakon batekin ematen diogu sailari hasiera.

Egin diezaiogun zenbait galdera geure buruari:
Abertzale izatea herria maitatzea da ala gehiago da?
Zenbat kultura ditugu Euskal Herrian, eta zenbat nahi ditugu abertzaleok: bat, bi ala hiru?
Egia da euskara barik ez dagoela euskal aberririk?
Badu lekurik Euskal Herri subirano batek mundu globalizatu baten, ala kultura unibertsalerantz abiatzen ari gara?
Ezker abertzaleak abertzaletasun berezia (ezkertiarra) garatzen du, ala abertzaletasunari ezkertiartasuna batzen dio soilik, batuketa berezirik sortu gabe?

Aberriaren arazoa garbi omen dauka abertzaleak, eta eztabaida gutxi egiten du arlo teoriko honetan. Hala ere, halako galderak egitean zalantzak sortzen dira, eta hasieran argi eta ziurra zirudiena eztabaida luze eta amaiezinerako gai bihurtzen da; abertzaletasuna ez baita sentimendu hutsa, gizartea eratzeko pentsaera bat baizik, eta ezin normalagoa da beraz desadostasunak agertzea.
Zalantza horiek abiapuntu hartuta, aberriaren inguruan sortzen den hainbat gai plazaratzen da liburu honetan: batzuetan egileak bere iritzia eskaintzen digu, eta besteetan bere duda-mudak baizik ezin ditu agertarazi. Irakurlea ere ados egongo da batzuetan eta kontra besteetan, baina kontu hauez gogoeta egitean argiago eta finkoago edukiko ditu ziurrenik kontzeptuok.