ABADIA – JAKINTSUA ETA BERE GARAIA
Autorea: Iñigo Sagarzazu
ISBN: 978-84-1360-530-2
EAN: 9788413605302
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Abadia - jakintsua eta bere garaia
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 172
PVP originala: 18.00 €
Anton Abadia (1810-1897) geografoa, astronomoa, hizkuntzalaria, etnografoa eta beste hainbat alorretako aditua izan zen. Egia esan, Abadiak hain zuen jakin-min handia ezen diziplina gutxi egin zitzaion arrotz. Izan ere, usadio zaharreko jakintsua izan zen. Urrutikoa interesatu zitzaion, eta Niloko iturburuak aurkitzea izan zuen bizitzaren ardatz, baina hurbilekoa inolaz ere ahaztu gabe; horren lekuko da euskara sustatzeko egin zuen funtsezko lana. Denboraren poderioz, haren lorpen zientifikoek distira galdu dute, baina haren biografia harrigarria da, Hendaian eraikiarazi zuen jauregia bezain harrigarria. Egun ere hor dago jauregia, Kantauri itsasoari ez ezik, zeruari ere begira. Iñigo Sagarzazuk asmatu du jakintsua bere garaian aurkezten, eta, gainera, oso modu erakargarrian.