Urtzi Urkizu

Biografia

Kazetaritzan lizentziatua.Lezoko Orratx! aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1996tik 2003ra bitartean kolaboratu zuen bertan. Oarso Telebista sortzeko prozesuan ere parte hartu zuen, eta bertako albistegietako zuzendaria izan zen 1998an. Euskaldunon Egunkaria-n erredaktore izan zen 1999tik 2003ra arte, orduan itxi baitzuten egunkaria.Gaur egun Berria-n lan egiten du, erredaktore: 2003ko ekainean egunkaria sortu zenetik gaur arte kazetari aritu da bertan. Komunikazioari, kazetaritzari eta ikus-entzunezkoei buruzko gaietan espezializatuta dago. Euskarazko hainbat komunikabidetan egin ditu kolaborazioak.Bi dokumental zuzendu ditu: No excuse! (Mikela-zulo kultur elkarteari buruz) eta Euskaldunon Goya (Luis Goia zinema ekoizleari buruz).

TXORIA HODEI ARTEAN

Urtzi Urkizu

Aleka

info +