Yurre Ugarte
Biografia
Kazetaritza ikasi zuen EHUn eta Ikus-entzunezko ikasketak Londresen. Film laburrak zuzendu ditu eta hainbat telebista katetan fikziozko telesailen sortzaile, gidoilari eta editorea izan da. Haur literaturaz gain, helduen literaturan honako liburuen egilea da: Gasolindegian (2010) eta Lilurabera (2020) narrazio-bildumak; Himalaya blues (2006) eta Ezin ihesi (2007) antzerki-lanak; Joana Maiz (2019) eta IRIS XXI (2023) nobela grafikoak, hurrenez hurren Joseba Larratxe eta Julen Ribasen irudiekin osatuak.