Biografia
Jasone Osoro (Elgoibar, 1971). Prentsan eta telebistan lan egin izan du, eta gaur egun enkarguzko lanak idazten ditu berbak.net zerbitzuan. Helduentzat kaleratu ditu: Tentazioak eta Korapiloak ipuin bildumak, Greta eleberria, Isadora Duncan biografia, Bi marra arrosa kronika… Gazte literaturan, berriz, Jara liburu-sorta eta Ezekiel, honen aurrekaria.