Jasone Osoro Igartua
Biografia
Informazio Zientziak eta Gidoigintza ikasi zituen, eta kazetaritzan lan egin zuen, prentsa idatzian nahiz telebistan, idazle profesionala bihurtu aurretik. Narratibazko liburuak idatzi ditu gehienbat, bai helduentzat (Tentazioak, Korapiloak, Greta, 12etan bermuta), bai gaztetxoentzat (Jara, Ezekiel eta Eskularru beltzak bildumak eta Festa). Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izana da, eta sari ugari eskuratu du bere ibilbidean: Zazpikale, Zilarrezko Euskadi, Igartza, Augustin Zubikarai, Juul, Ezekiel Etxeberria…