Joxan Ormazabal Berasategi
Biografia
Ipuingintzan, berezko sormen lanez gain, Euskal Herriko hainbat ipuin tradizional egokitu zituen gaur egungo haurrentzat. Bestalde, atsotitzak, igarkizunak eta txisteak gogoko zituen Ormazabalek eta gisa horretako hainbat liburu ere idatzi zuen literatura eta jolasa uztargarri zirela erakutsiz.
Testugintzaren arloan, itzultzaile gisa, haurrentzako ehundik gora ipuin euskaratu zituen, eta berak sorturiko abestiak eta koplak hainbat belaunaldik abestu dituzte ikasgeletan.
Poesia idaztera jo izan zuen bere alderdirik sentikorrena eta sakonena idazteko, haurrei zuzendutako poemak izan arren, helduek ere preziatzen zituzten olerkiak.