Biografia
Donostian jaioa 1976an eta kazetaritzan lizentziatua. Txangoen gidaliburuak, nobela historikoa eta haur literatura ere landu dituen arren, nobela beltzak eman dio osperik handiena. Hainbat hizkuntzatara itzuli dira haren lanak, eta horietatik esanguratsuenak euskaraz ere irakur ditzakegu: Isiltasunaren itsasargia, Pasaian girotua, eta Tulipen dantza, Urdaibain kokatua. Zerrenda horri eransten zaio orain Kaioen ordua, gertalekutzat Txingudi hartzen duen thriller zorabiagarria.