Goizalde Landabaso Etcheverry

Biografia

The Beatles taldeak amaiera iragarri eta Jimmi Hendrix eta Janis Joplin 27koen taldean sartu ziren urtean jaio zen Goizalde Landabaso. Itsasadarraren aurrean, etxebakoek egun lo-toki duten azken lubakian, laster luxuzko etxe bihurtuko den eraikinean. Bilbon, deustuarra izan arren. Kazetaritza ikasi zuen, ez daki oso ondo zergatik, jardunean maitatzen ikasi baitzuen kazetaritza. Idatzizko hedabide, telebista eta irratian aritu izan da, baina denen gainetik, irratia gustatzen zaio. Korte bat, mesedez (2000, Alberdania) literaturan egindako lehenengo jauzia izan zen. Bigarrena, Jat (2005, Elea), eta hirugarrena, Bränskint (2011, Txalaparta). Liburu kolektiboetan ere parte hartu izan du, eta baita literaturarekin lotutako osterantzeko argitalpen edota ekimenetan.

BABESERAKO KOPIA

Goizalde Landabaso

Poesia

info +