Karmele Jaio Eiguren
Biografia
Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970) . Kazetari eta idazlea. Gaur arte hiru ipuin liburu kaleratu ditu: Hamabost zauri (2004), Zu bezain ahul (2007), Ez naiz ni (2012); lau nobela: Amaren eskuak (2006), Musika airean (2009), Aitaren etxea (2019), Maitasun kapitala (2023), eta poesia liburu bat: Orain hilak ditugu (2015). Sari ugari irabazi ditu eta hizkuntza askotara itzuli izan dira bere liburuak, baita zinema eta antzerkirako moldaketak egin ere.