Itxaro Borda

Biografia

Itxaro Borda (1959) Baionan sortu eta Amikuzeko Oragarren hazia. Historia garaikidean lizentziatu zen Paueko unibertsitatean. Gaztetan hasia euskal prentsan idazten, Herrian, Berrian… 1984an argitara eman zuen Maiatzen eskutik Bizitza Nola Badoan lehen poema liburua. Olerkiak eta nobelak aldizkatzen ditu geroztik: Basilika (1985), Orain (1998), 100 % Basque (2001, Euskadi Literatura Saria), Hiruko (2003), Zeruetako Erresuma (2005) eta Noiztenka (2008) ditu lan aipagarrienetako batzuk, Amaia Ezpeldoi ikertzailearen bost eleberriak ahantzi gabe noski.

ZURE HATZAREN EZ GALTZEKO

Itxaro Borda

Poesia

info +