Biografia
Gasteizen jaio zen 1980an eta Bilbon bizi da gaur egun. Ingeniaritza ikasia, lanbidez ikerlaria, jokoen diseinuan, istoriogintzan eta literaturan ere ari da. Rolariak euskal mahai joko elkartearen partaide da eta sortu dituen jokoak askotarikoak dira, hala nola euskal Erdi Aro mitologikoan girotutako Adur eta zientzia fikziozko Centauri rol jokoak; Bellum Cretaceum karta jokoa; edo Bilboko gauak eta Hilketa misteriotsua museoan ikerketa jokoak. Iraileko zazpi egun bere lehen eleberria da.