XAKE MATE
Autorea: Alberto Ladron Arana
ISBN: 978-84-8331-863-8
EAN: 9788483318638
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 128
PVP originala: 17.50 €
Sinopsia
Xake Mate eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez. Nobela laburrentzako Agustin Zubikarai I. Saria irabazi duen lan honek II. Mundu-Gerraren osteko Alemaniara garamatza, bertako hiri porrokatu batean batean bizi baita pertsonai nagusi eta kontalaria: mutiko bakarti bat, gerrako miseritan hanka bat galdu eta gurpil-aulki batean dabilena. Isaeraz isil eta lotsatia, ez du interesik ez erreztasunik bere adinkideekin harremanetan sartzeko, eta xake-jojoan bilatuko du beharrezko aterpea. Hala, xakea bihurtuko du ez bakarrik denbora-pasa, baizik mundua ulertzeko modu, eta geroxeago baita borrokarako eskola ere.
Trama sendo eta ongi egituratua asmatu du egileak, gerraosteko penizilina-kontrabandoa dagoela erdi-erdian, eta inguruan, berriz, Angela neskato aingerutiarra.