SUMENDIAREN AZPIAN
Autorea: Malcolm Lowry
ISBN: 978-84-9783-496-4
EAN: 9788497834964
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura unibertsala
Edizio data: 2008
Orri kopurua: 552
PVP originala: 23.70 €
Sinopsia
1938ko Defuntuen Eguna Mexicoko Quauhnahuac hiri asmatuan (Cuernavaca alegiazko bat?) beste edozein egun bezalakoa izan daiteke Geoffrey Firmin britainiar kontsularentzat, haren azken eguna izango den arren. Mozkorti baten eldarnio alhoholiko etenbako bat duzu eleberri hau, alde batera, delirium tremensaren menpeko izaten zen idazle batek sortua. Aldi berean, baina, argikusmen distiratsua erakusten du kontsulak, eta era berean esan liteke Lowryk testu jori, barroko, jostalari, iradokitzaile eta askotariko bat ondu zuela, tintaz ez ezik, alkoholez eta are bere odolez
ere izkiriatua, literaturaren historian bitxi bakan gisa geratuko dena.