AULKI BAT ELURRETAN

Autorea: Uxue Alberdi

ISBN: 978-84-9783-445-2

EAN: 9788497834452

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2007

Orri kopurua: 180

PVP originala: 20.45 €

Erosi

Sinopsia

Gretak bazekien gizonekin zuen harremana aterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haien beharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrik oroitzen zen haiekin. Milaka eu-ritako galdu zituen Gretak bere bizitzan. Izan ere, euria ari zuenean beti oroitzen zen etxetik guardasola hartzeaz, baina kasualitatez norabait sartu eta irteterako ateri bazen, ahaztuta uzten zuen beti aterkia. Gizonekin berdin-berdina gertatzen zitzaion.

Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak… Eta eskale zarpai-lak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Sue-dia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin li-buru bat egiteko.
Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun lazgarriare-kin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.