LUBAKIA
Autorea: Andrei Platonov
ISBN: 978-84-9783-728-6
EAN: 9788497837286
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura unibertsala
Edizio data: 2009
Orri kopurua: 200
PVP originala: 13.95 €
Sinopsia
Bere bizitza pribatuaren hogeita hamargarren urteurrenean, Vostxovi kontua eskaini zioten existentziarako baliabideak eskuratzea ahalbidetzen zion tailer mekaniko txikian. Kaleratze-aginduan honako hau idatzi zuten: ekoizpenetik baztertzen zutela, batetik bere gorputzari makaltasunaren hazkunde bat eta, bestetik, lanaren dinamika globalaren testuinguruan pentsakortasun bat igarri zizkiotelako. Horrela hasten da Lubakia, XX. mende hasierako errusiar surrealismoaren maisulana. Antiutopia izeneko literaturaren azpigeneroan kokatu izan da. Lubakian gizakiek gizatasun gutxi erakusten dute. Animalien, haizearen, zuhaitzen izaera, berriz, oso gizatiarra da. Kolektibizazioa, bosturteko planak, ildo ideologikoak, doktrinamendua, iraultzarekiko erlijiozko fedea Ezerezetik gizaki berria sortzea posible ote da? Platonov ezezkoan dagoela dirudi.