LOTI EDERRAK
Autorea: Yasunari Kawabata
ISBN: 978-84-9783-393-6
EAN: 9788497833936
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura unibertsala
Edizio data: 2006
Orri kopurua: 132
PVP originala: 10.75 €
Sinopsia
Egutxi agurea etxe berezi batera doa: neskato gazte eta birjinak egoten dira bertan, ohean bi-luzik eta drogaren baten eraginez lokarturik, horretarako dirua daukaten gizonezko adinduen ondoan pasatzeko gaua, haien kontsolagarri baina sexu-harremanik gabe.
Horrela abiatzen den eleberri misteriotsu bezain magnetiko honek maitasunaren arrakaletan eta sexuaren amildegietan barrena eramango gaitu, oroiminaren eta ederminaren eskutik, idazkera fin, ñabar, dotore eta iradokorrez.
Yasunari Kawabata Osakan jaio zen 1899an eta Zuxin hil zen 1972an, bere buruaz beste eginda. Japoniar literaturako izen handienetakoa da, hizkuntza horretako lehen Nobel saria irabazi zuena 1968an. Gaztetan abangoardia interesatu zitzaion, bere herriko literatura berrit-zen eta atzerriko idazleak itzultzen aritu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, baina, Japonia zaharra agertzen da batik bat bere lanetan, estetizismoz jantzia eta hizkera guztiz eder batean adierazia. Bere lanetako batzuk dira Yukiguni (Lurralde elurtua), Yama no oto (Mendiaren hotsa), Utsukusixa to kanaximi (Edertasuna eta tristezia).
Ibon Uribarri Zenekorta (Zarautz, 1967). Filosofian doktorea, Kant, Hegel, Peirce eta beste zenbaiten testuen euskaratzailea eta itzulpengintzako irakaslea EHUn. Japan Foundation era-kundearen beka izan zuen zenbait urtez hizkuntza hori Japonian bertan ikasteko.