JORGE OTEIZA – JENIO HUTSA

Autorea: Nere Lujanbio Zugasti

ISBN: 978-84-9783-655-5

EAN: 9788497836555

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Biografiak

Edizio data: 2008

Orri kopurua: 148

PVP originala: 13.70 €

Erosi

Sinopsia

Jorge Oteiza (Orio, 1908 – Altzuza, 2003) garai guztietako euskal artistarik ezagunena da, eta euskal gizartean eraginik sakonena izan duen pertsonetako bat, arlo guztietan. Eskultura landu zuen batik bat, baina Oteizaren eragina haren arte-lanetatik harago doa: bai bere obra teorikoak, bai suspertu zituen mugimendu kolektiboek, bai bere
nortasun biziak pertsonaia berezia bihurtu zuten, maitatua bezain gorrotatua.
Izaera petral eta liluragarri horri dagozkion pasadizoetan baino gehiago, haren ideia eta obra artistikoen sorrera eta bilakaeraren azterketan saiatu da Nere Lujanbio, biografiaentretenigarri baina mamitsua idatziz, bere laburrean artistaren goi-beheak ondo baino hobeto marraztuz eta taxutuz. Bizitzarekin kontakizunaz, ikuspegi artistikoaren garapenaz eta gizartean izandako eraginaz gain, beste hainbat atal ditu liburuak: bizitza osoan egindako eskultura esanguratsuenen argazki komentatuak, kronologia, bibliografia hautatua…