MILA HILEKOREN ERREKA

Autorea: Alaine Agirre

ISBN: 978-84-1360-605-7

EAN: 9788413606057

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2026

Orri kopurua: 244

PVP originala: 23,00 €

Erosi

 

XIX. mende erditsuan hasi eta XXI.ean ondo sartuta amaitzeraino, lau emakumeren bizitzak txirikordaturik; Euskal Herriko txoko batean abiatu eta Bartzelonan zein Bostonen barrena, lau ama-alabaren genealogiak, ez beti odolekoak.
Sentimenduez eta haien gabeziez dihardu eleberriak, gizaldiak gainditzen dituzten afektuez eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren traumez; zaintzaz eta abandonuaz, zapalkuntzaz eta ahalduntzeaz, burulan jasoez eta eskulan xumeez.
Alaine Agirrek bere lanetan ohi duen emozioen intentsitatea eta hitzen musikalitatea erakusten dizkigu, baina ezaugarri horiei erantsi dizkio bizi izandakoaren ondoriozko heldutasuna eta lanketa pertsonalak dakarren gogoeten zorroztasuna.