15 URTE
Autorea: Karmele Mitxelena
ISBN: 978-84-1360-661-3
EAN: 9788413606613
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Traola
Edizio data: 2026
PVP originala: 14,75 €
Hamabost istorio, 15 urtebetetze-egun ezberdin irudikatzeko. Ospakizunaren atzean eta ertzeetan ezkutatzen diren bizikizunen lekuko dira gordean edaten duen aita eta etxeko usainik ez duen amaren alaba; etorkizuna erabakita daukan neska feriantea; bonbardaketa baten ondoren, hondakinen artean, hiltzat ematen duten mutikoa; beste urtebetetze-egunik ospatuko ez duela dakien gaztea.
Zorion-kanta batean bezala entzungo dituzu protagonisten ahotsak.
Munduko edozein txokotan, beti egongo da 15 urte betetzen ari den gazte bat; bizitzari itxaropentsu begiratzen, zeharka, edota begirada galduarekin. Urtebetetze-egunak ospatzekoak izan baitira, zer ospatua ez dagoenean ere.