GORPUTZEN ALDIRIAK
Autorea: Nerea Arrien
ISBN: 978-84-1360-653-8
EAN: 9788413606538
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2026
Orri kopurua: 192
PVP originala: 21,00 €
Sinopsia
Hiria amaitzen den lekuan, bada auzo izengabe bat, periferia guztiak bezala ahaztua eta baztertua, baina aldiri guztiak bezala taupada ezkutuz eta irrika sekretuz betea. Haurrak jolasean dabiltzan parkearen ingu-ruan biltzen dira haien gurasoak ere, nork bere minak eta ametsak lepo gainean daramatzala: Dario marinel zaharra, desioarekin eta despresioarekin borrokan; Lola ia nerabea, gazte-jolasen eta ama-arduren artean harrapatua; Gantumur eta Ekhi, Mongoliatik etorri eta lur berri horretan sustraitu nahian; Maria aktore misteriotsua, bere gaban beltz luzean bildua…
Ipuin batetik bestera darabiltza bere pertsonaiak Arrienek, ikuspuntua aldiro aldatzen duten istorio gurutzatuetan, bazterreko pultsioen topografia bat marraztuz gorputzen aldirian. Ganduak bezala biltzen dituen fantasia ukitu batez, giza arimaren osinak eta harremanen amildegiak bere gazi-gozo guztiekin erretratatzen ditu egileak, Kutxa Fundazioaren saria irabazitako ipuin-liburu aztoragarri honetan.