DRAKULA
Autorea: Bram Stoker
ISBN: 978-84-1360-647-7
EAN: 9788413606477
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ateko bandan
Edizio data: 2026
Orri kopurua: 508
PVP originala: 24,00 €
Abokatu britainiar gazte bat, Jonathan Harker, Transilvania urrunera bidaian doa, hango bezero misteriotsu batek deiturik, Londresen etxe bat erosi nahi duela-eta. Karpato mendi malkartsuetako gaztelu batean ezagutuko du Drakula kondea, eta, hortik aurrera, era guztietako emozioak piztuko dituen abentura-sorta abiatuko da pertsonaia gogoangarrien talde baten eskutik, tartean direla Mina Murray ausarta eta Van Helsing doktore bitxia.
Terrorezko klasiko handi bat da eleberri hau, banpiroen istoriorik ezagunena, mila bertsio, komiki eta filmen oinarri izan dena eta guztion iruditeria kolektiboan leku nabarmena duena. Literatura gotikoaren elementu guztiak xurgatu eta ustiatzeaz gain, Ingalaterra viktoriarraren ifrentzua ere eskaintzen digu baina: bizimodu zurrunaren ihes-balbula, emakume berriaren aurreko lilura eta beldurra, errepresio sexualaren kontrako perbertsio-festa. Baita, gutxitan aipatu arren, umore etengabea darion kontakizuna ere. Hona, beraz, Ana Moralesen hitzaurre, ohar eta itzulpenaz, literatura unibertsaleko maisulan bat, irakurleari dar-dar eta kar-kar eragingo diona.