LIMA – HERENSUGEAREN ODOLA
Autorea: Miren Gorrotxategi
ISBN: 978-84-1360-657-6
EAN: 9788413606576
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak
Edizio data: 2026
Orri kopurua: 156
PVP originala: 17,50 €
Lima aldatuta itzuli da udalekuetatik. Ez bakarrik han bizi izan dituen esperientzia zirraragarriengatik, bere gorputzean gertatzen hasi den itxuraldaketa harrigarriagatik baizik: bere begiek suaren kolorea hartu dute eta azala ezkata berde distiratsuz betetzen hasi zaio. Ispiluan begiratzean, ikusiko du letaginak hazi egin zaizkiola, zorrotz eta luze; mihia, berriz, mehetu eta punta-zorroztu. Eta fisikoki aldatzen ari den bitartean, barneko ahots bat sentitu du: lurraren erraietatik deika ari zaio bere aita.
Maiak ordezko gurasoekin tratua egin zuen Limak eurekin bizitzen jarrai zezan, gizakien artean. Baina Limaren aita ez dago ados, eta orain alaba beretzat eskatzen ari da. Limak, beraz, bere bizitzako erabakirik funtsezkoena hartu beharko du: zein gurasori eta zein munduri lotuko zaion.