BOLLIKAOAK ZUGATIK

Autorea: Pasqual Alapont

ISBN: 978-84-9783-225-0

EAN: 9788497832250

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Taupadak

Edizio data:

Orri kopurua: 172

PVP originala: 17.05 €

Erosi

Sinopsia

Neska argi eta bizia da Cristina, artea eta liburuak maite dituena; zokormazo samarra da Ramon, saskibaloia beste zaletasunik ez daukana; eta hala ere, elkarrekin ibiltzen hasiak dira. Zoritxarrez, Cristinaren aitak Londresen izozki-denda bat jarri nahi duela-eta, hara joango da uda-hasieran, hurrengo urtean ere bertan geratzekotan. Ramon bakarrik geratzen da Valentzian, baina e-mailaren bitartez egongo dira harremanetan.

Maitasunezko nobela ezohikoa idatzi du Alapont-ek. Batetik, posta elektronikozko mezuek osatzen dutelako eleberri osoa; bestetik, ohiko erromantizismoari ihes egiten diolako, umore eta ironiaren bila; eta emaitza ere ez da, inola ere, “love story” tipiko batean espero daitekeena.