DATORREN UDAN EZ GARA HEMEN BIZIKO

Autorea: Ane Zubeldia Magriñá

ISBN: 978-84-1360-548-7

EAN: 9788413605487

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2026

Orri kopurua: 124

PVP originala: 13,00 €

Erosi

 

Igartza beka irabazitako azken proiektua (saria bertan behera geratu aurretik), sei ipuineko bilduma eder bat, Ane Zubeldia poeta, musikari, aktore eta itzultzaileak idatzia. Idazketa klasikotik hasi eta abangoardiazko esperimentuetaraino, denean erakusten du maisutasun galanta luma erabiltzean, eta sentiberatasun nabarmena istorioak jostean: bai pertsonaiak marraztean, bai eszenak eraikitzean.
Gai, giro eta garai askotako istorio hauetan gauzen, aroen zein pertsonen galeraren kontzientzia erne bat nagusitzen da, batetik, eta bestetik edertasunez gainezka egin eta traszendentzia-sentipena pizten duten une magikoak, haiek emango baliote bezala zentzua bizitza labur eta hauskor honi.