ULHAINTSAREN NEGARRA
Autorea: Jon "txuria" Garmendia
ISBN: 978-84-1360-546-3
EAN: 9788413605463
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Poesia
Edizio data: 2026
Orri kopurua: 188
PVP originala: 16,00 €
Jon Garmendiak ibilbide luzea egin du abestientzako hitzak (batik bat Xabier Solano eta Etzakit taldearentzat), nahiz hainbat komunikabidetarako zutabeak idazten. Oraingoan, berriz, poesia idatzira egin du jauzia eta bere lehenengo liburua ondu:
“Ulhaintsaren negarra”, non bere bizitzako hainbat gorabehera hartu dituen inspirazio-gai, gure herriko hainbat jenderen ibilbidearekin ere bat egiten dutenak: ihes egin beharra, ezkutuan bizitzea, espetxea, deserria, oroimina… Bizipen pertsonalez harago, poemen intentsitateak eta edertasunak halako zinezkotasun bat ematen diete testuei, non-noizko inguruabarrak ahantzarazi eta ideologia oro gainditzen dutenak.