TXILLARREKO SUKALDARIA – PELLO RUBIORI ELKARRIZKETA

Autorea: Asier Ibaibarriaga Apoita, Edurne San Martin Larrañaga

ISBN: 978-84-1360-539-5

EAN: 9788413605395

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lekuko

Edizio data: 2025

Orri kopurua: 116

PVP originala: 13,50 €

Erosi

 

 

Historiak izaten ditu bere protagonista handiak, liburuetan nabarmenduak, nahiz eta sarri esan ohi dugun gizon-emakume apalek eraiki zituztela piramideak, ez faraoiek. Nolanahi dela, izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letra larriko Historia.
Halako zerbait esan daiteke Pello Rubiori buruz. Baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz… Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren: Loiolan, Genevan, Oslon¦
Bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsi digute hemen jasotakoek; desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioak sor litezkeela, eta baita gizaki soilenak ere asko dezakeela, horretarako borondatea eta kemena izanez gero. Pello Rubiok berak kontatu ditu urte hauetan guztietan gertatutakoak, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidaturiko elkarrizketa bizi eta arinean, eta hitzatze bana erantsi dute urtetan Txillarreko bazkaltiar izandakoek: Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik.

 

Txillarreko sukaldaria. Trailerra: https://youtu.be/QPUZCguSqpc