EZINEZKOAREN ALDE

Autorea: Iñigo Martinez Peña

ISBN: 978-84-1360-522-7

EAN: 9788413605227

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2025

Orri kopurua: 160

PVP originala: 17.50 €

Erosi

Sinopsia

Nothing is impossible. Ez dago ezer ezinezkorik. Hori da gure garaiaren ideologiaren muina, behin eta berriro entzuten den leloa. Ezinezko guztiak gainditzeko nahi batek bultzatzen gaitu, sineste itsu batek. “Nahi baduzu, egin dezakezu!”, “Zugan sinesten baduzu, lortuko duzu!”. Hala al da, ordea?
Liburuan zehar zalantzan jarri nahiko nuke ezinezkoaren kontrako jarrera hori eta kontzeptuaren alde egin, beste balio bat eman. Zer zentzutan? Balio hitza ekonomiara murrizteko joera daukagu, zerbaiten prezio hutsa balitz bezala, baina, noski, badira balio izateko beste modu batzuk ere; pentsa dezagun, bestela, balio estetikoetan, balio etiko zein politikoetan edo balio sentimentaletan.
Egun, ezinezkoa ukatzen duen diskurtso kapitalistak egonezin berezi bat sortzen du. Merkatuak eskainiko omen digu hutsune eta ezinezko guztiak baztertzeko moduko konponbidea! Konponbide teknologikoa, farmakologikoa, psikologikoa, ideologikoa izan daiteke, berdin du bata zein bestea izan, baina “merkantzia” batekin ahalik eta azkarren ekingo diogu bizitzan irekitako zuloa estaltzeari. Bizitza, ordea, ez da erabat konpontzen: bizitza bizi egiten da. Eta, horregatik, ezinezkoei erreparatzea eta haiekin artelanean aritzea bide hobea dela uste dut. Bizitzeko, finean, ez dagoelako gidarik.”