FRANKENSTEIN AGURGARRIA
Autorea: Ana Galarraga, Petti
ISBN: 978-84-1360-461-9
EAN: 9788413604619
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Disko liburuak
Edizio data: 2024
Orri kopurua: 60
PVP originala: 19.95 €
Sinopsia
Frankenstein agurgarria Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldi bat da, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu, eta estreinatu zenetik (2022ko (H)ilbeltzan), dozena bat emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, beti harrera oso beroarekin, eta, askotan, leku berezietan. Testuak gutun formatua du, idazleak Frankenstein doktoreari idatzitako eskutitza irakurtzen du, eta bertan hainbat gogoeta egiten ditu gaur egundik begiratuta. Frankensteinek sortutako izakiak bide ematen dio egileari gogoeta egiteko sormenaz, klonazioaz, zientzialarien lanaz eta erruaz, mamuez, emakume artisten ikusezintasunaz, 36ko gerraren ondorioez Azken batean, bizitza sortzeko bideek eta bizitza kentzea dakartenek munstroei buruzko gogoeta egiteko aukera ematen diete autoreei. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak harilkatuz. Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzaz errezitatzen du. Hor dira bere ibilbidean sortu dituen kantu ezaugarrietako batzuk, baita bertsioak ere. Hitzaurrea, berriz, Mari Luz Estebanek idatzi du eta hitzostea, Miren Agur Meabek.