BAI… BAINA EZ
Autorea: Laura Mintegi
ISBN: 978-84-8331-555-2
EAN: 9788483315552
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 180
PVP originala: 18.75 €
Sinopsia
Maitasunezko historia bat da Bai… baina ez, maitasun samurra eta aldi berean izugarria, guztiz goxoa batetik baina benetan lazgarria bestetik. Gizon heldu, zakar eta zatar bat ezagutuko dugu (Franz), neska gazte, ero samar eta xalo bat (Rosa), alaba umezurtzarekiko amodioa muturreraino eramaten duen gizonezkoa (Paco)… Edertasuna eta itsustasuna eskutik helduta doaz historia honetan, baina beharbada maitasunezko harreman guztietan agertzen dira bi muturrak, gorentasunak eta miseriak.
Laura Mintegik inolako moralkeriarik gabe kontatzen digu bere istorioa, pertsonaiak bere barrenetik ulertuz eta maitatuz, haien drama oso-osoan erakusteko, irakurleari biziarazteko. Estiloa ere asmo horrekin bat datorrena hautatu du egileak: idazkera patxadatsu eta arina, egunerokotasunaren erritmoa duena, kaleko elkarrizketen presentzia nabarmenarekin, gu geu ere obraren partaide eta lekuko bihurtuz hartara.
1980ko hamarkadako nobela esanguratsuenetako bat izan zen Bai… baina ez (R.M. Azkue eleberri-sariaren irabazlea 1985ean) eta oraindik ere irakurketa berri eta kilikagarriak eskaintzen dituela esan liteke, Joseba Gabilondok edizio honetarako prestatu duen hitzaurreak frogatzen duen bezala.