FEMINISMO ZURIAREN AURKA
Autorea: Raia Zakaria
ISBN: 978-84-1360-305-6
EAN: 9788413603056
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eskafandra
Edizio data: 2023
Orri kopurua: 264
PVP originala: 21.50 €
Sinopsia
Feminista zuriak zuritasunaren eta harekin loturiko arraza-pribilegioaren orain arteko eta oraingo rola onartzen ez duten feministak dira; izan ere, beren kezkak, agendak eta iritziak unibertsalizatzen dituzte, feminismo osoarenak eta feminista guztionak balira bezala. Feminista zuria izateko, ez dago zuria izan beharrik. Guztiz posible da zuria eta feminista izanik feminista zuria ez izatea. Feminismo zuria kontzeptuak Mendebaldeko feminismoaren ildo nagusian hedatu diren suposizio eta jokabide jakin batzuk deskribatzen ditu, eta ez bere subjektuen arraza-identitatea. Dena den, egia da feminista zuri gehienak zuriak direla eta zuritasuna bera dagoela feminismo zuriaren muinean.
Horrela abiatzen du Ra ia Zakariak, feminismoaren barneko arrazakeria sistemikoaren historia argitara ekarriz, feminis-moaren barneko zuritasunaren kritika xede duen liburu hau. Pentsalari pakistandarrak eztabaida zabaldu nahi du, normalizatu, ez emakume zuriak feminismotik kanporatzeko, ez eta arraza desberdintasunaren erruz elkar ulertzea ezinezko dela pentsarazteko; baizik eta emakume guztien askatasun eta ahalduntzea indartzeko eta feministen artean ere justizia egiteko gai izango den mugimendu feminista bat indartzeko eta bere burua feministatzat jotzen duen emakume orok aurki dezan aurreranzko bide bat eta geratzeko arrazoi bat, arraza, klasea, nazionalitatea, hizkuntza eta erlijioa gorabehera.