Jon Abril Olaetxea

Biografia

Kazetaritzan lizentziatua (EHU) eta Euskal Ikasketetan (EHU-Eusko Ikaskuntza)
zein Giza-Kultur Dinamizazioan (Sevillako Unibertsitatea) aditua da.
 
Euskaldunon Egunkarian hasi zuen kazetari ibilbidea, eta ondotik, hainbat
hedabidetan aritu da: Aizu, Bertsolari, Xorroxin irratia, Nabarra, Argia,
Euskadi irratia, EKB, Ttipi-Ttapa, Berria.....
 
Berako kultur dinamizatzaile bezala aritu da lanean. Eta gaur egun, Berako
zinegotzia da.
 
Bertsolaritza da bere zaletasunik handienetarikoa. Bertsozale Elkarteko hainbat
taldetako kidea da eta bertso epailea ere bai.
 
Labiaga ikastolaren 25. urteurreneko liburua apaildu zuen, Bidegileak sailean
Mariano Izetaren biografia idatzi zuen eta Helloak Txinan liburua argitaratu du,
herrialde hartara egindako bidaiaren kronika..
 
Horrezaz gain hainbat erreportaia, elkarrizketa eta bertzelako kazetari lanak
argitaratu ditu euskarazko hainbat hedabidetan.

ISILDUTAKO ESKUAK

Jon Abril

Lekuko

info +