ATEZAINAREN LARRIA PENALTI-JAURTIKETAN

Autorea: Peter Handke

ISBN: 978-84-9027-161-2

EAN: 9788490271612

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2020

Orri kopurua: 120

PVP originala: 15.45 €

Erosi

Sinopsia

Josef Bloch, ez lanik ez lagunik ez inongo euskarririk ez duela, galduta ibiliko da, hirian lehenik, mugaldeko landa-herrixka batean gero; tartean gertatuko zaizkio hainbat abentura eta gorabehera, baita ezaxolaz bezala kontatutako krimen bat ere, guztia xeheki kontatua, zehatzaren zehatzez azkenean zentzugabea emateraino.

Bere pertsonaia galduaren bidez gizakiaren noraeza erretratatzen digu Handkek. Arrotza zaion mundua ulertu ezinik, sentimenduak izateko edo gutxienez adierazteko ezgauza, existentziaren absurdoaren aurrean erantzunik gabe, hainbat ekintza gauzatu eta hainbat elkarrizketa edukiko ditu, modu automatikoan ia, baina deserrotze sentipen hori erauzi ezinik beti.