101 GAU
Autorea: Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano
ISBN: 978-84-8331-678-8
EAN: 9788483316788
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 228
PVP originala: 21,75 €
Sinopsia
Eguneko  lanak  amaituta,  irudimena  libre  utzi  du  Txilikuk,  gauaren  erritmo  lasaian  kontu-kontari  aritzeko  eta,  Xerazade  berri  bat  balitz  bezala,  101  gauetan  zehar  beste  horrenbeste  istorio  asmatzeko.  Erudizioz  nahiz  ironiaz  jantzia  baina  beti  arin  eta  jostari,  irakurlea  liluratu  eta  limurtu  nahi  du  egileak,  beste  gau  bateko  bizia  lortzeko,  liburuarekiko  harreman  maitakor  hori  luzatzeko.
Era  guztietako  gaiak  eta  osagaiak  dauzka  liburu  pertsonal  eta  berezi  honek:  esaera  zaharrak  nahiz  pasadizo  xelebreak,  mitologia  klasikoa  eta  sineste  berriak,  botanika  edo  zoologia,  han-hemen  bildutako  kantu  eta  poemak,  inguruko  nahiz  urrutiko  bitxikeriak,  historia  zein  zientzia,  sexua…
Edonondik  ireki  eta  edonon  laga  litekeen  obra  da  101  gau,  baina  ohe-mahaiaren  gainean  utziz  gero  deitu  egingo  dizu,  jakintzaz  eta  umorez  ondutako  magnetismo  apal  horrekin,  beste  ataltxo  bat  behinik  irakur  dezazun.  Ezin  jakin  zenbat  gau  emango  duzun  liburu  honen  konpainian  baina,  bukatu  eta  gero  ere,  beste  gau  askotan  iraungo  dizu  seguruenik  haren  oroipen  gozoak.