LERRO ETENA (2004-2018)

Autorea: Angel Erro Jimenez

ISBN: 978-84-9027-939-7

EAN: 9788490279397

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 160

PVP originala: 17.25 €

Erosi

Sinopsia

Ez da ezohikoa idazle batek bere kaierean apuntatzea egunean eguneko gertakariak eta
burutazioak. Oharrok, sarritan, kalitate literario nabarmena dute gainera, baita
irakurleentzako interes eta jakin-mina ere: hortik sortu ohi da dietario horietako aitorpenak
liburuan bildu eta zabaltzeko usadioa, Europako literaturetan aspalditik datorrena baina
gurean oso gutxitan landua.
Angel Errok 2004 eta 2018 bitarteko bere egunerokoen pasarteak eta garai bereko beste
zenbait testu personal ematen ditu argitara: bertan topa litezke kultur giroari buruzko
gogoetak, literaturferioko txutxumutxuak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak,
osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak…
Xehetasun bitxiak dira batzuetan, gezi zorrotzak besteetan, baina denetan nabarmentzen
da egilearen izaera: ironikoa batetik, zaurgarria bestetik, lotsati eta lotsagabe aldi berean,
despistatu itxurapean beti buruargi, axolagabe jantzipean sentibera.