MANEX PAGOLA – BERE KANTAGINTZA ETA ARGIBIDE ZONBAIT (1958-2015) (+CD)
Autorea: Manex Pagola
ISBN: 978-84-9027-555-9
EAN: 9788490275559
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Iparluma
Edizio data: 2016
Orri kopurua: 164
PVP originala: 22,00 €
Sinopsia
Manex  Pagola  –  bere  kantagintza  eta  argibide  zonbait (1958-2015),  Manex  Pagola: Liburu  huntan  kausitzen  dira  sail  asko,  denak  Manex  Pagolak  euskal  kantuaren  inguruan  eman  duen  biziari  eta  lanari…
lotuak.
Lehenik  nola  eta  zendako  hasi  zen  aski  goiz  eta  kementsu  euskal  kantu  berri  egiten.  Gero  nola  egiten  duen  euskal kantu  berri  bat  hitz  eta  aire  elkar  lotuak  bere  molde  berezian.  Izan  eta  dituen  hainbeste  nterpreteri  ainitz  zor  diotela, zer  dion  hauen  lan  bikainaz.
Zail  bainan  interesgarria  bere  ehun  bat  kantu  berrien  lerrokatzea  beren  urtearekin,  bakotxaren  sorrera  eta  zergatia azalduz  laburzki.  Kantuaren  inguruko  bizi  soziala  eta  beste  nolakoak  ziren  ere  urte  haietan.
Altxatzekoak  direla  urte  batzuez  kantu  pozaren  artetik  ezagutu  dituen  momentu  kirets  bitxiak,  arriskuak,  orroitzekoak!
Hala  nola,  adibidez,  Durangon,  Ugao  aldean,  Irunen  bertan.  Orduko  giro  txarra  zentzuraren  eta  beste  zenbait  rabagatik!
Liburuaren  bukaeran  aurkituko  da  bereziki  Xipri  Arbelbidek  egin  duen  ikerketa  argigarri  bat:  Manexen  kantuak  nork,
artista,  argitaletxe…  argiratatu  dituen.  Azkenik  hor  dela  berexi  dugun  argazki  andana.  Askorentzat  hainbeste  orroitzapen
beroen  kokagune  oraino.
Dena  euskara  errex,  herrikoi  batean  eskainia  zaigu.