AHULAREN INDARRA – OROITZAPENAK – LABORARI SEMEA, ESKULANGILEA
Autorea: Daniel Landart Urruty
ISBN: 978-84-15337-07-2
EAN: 9788415337072
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Iparluma
Edizio data: 2011
PVP originala: 15,20 €
Sinopsia
“Erikor  baina  ez  hilkor”  erran  zaharrari  arrazoi  eman  dio  liburu  honen  idazleak.  Biriketako  ahuleziarekin  sortua,  beti  eztulka  eta  sukartsu,  Daniel  Landart  donostiritar  laborari  semeak  ez  du  baserriaren  segida  hartu,  ez  eta  ikasketa  luzerik  egin.  Halere,  berrogeita  hamar  urtez  lanean  ari  izan  da!
Gazterik  hilen  zela  beldurrez,  haurtzaroko  oroitzapenak  Aihen  ahula  liburuan  plazaratu  zituen.  Hirugarren  argitalpena  agortua  izanez,  eta  gainera,  segida  bat  aspaldian  hitzemana  baitzuen,  paradaz  baliatuz,  zaharberritze  eta  osatze  lan  bat  egin  du.
Ahularen  indarra  izenburu  berdinarekin  bi  liburu  izanen  dira.  Lehen  honetan,  bi  zati  daude:  “Laborari  semea”  deituan,  Aihen  ahula  liburuan  agertzen  ziren  istorioak  osoki  berriz  idatzi  ditu  eta  gai  berriak  emendatu;  bigarren  zatian,  aldiz,  inprimeriako  eskulangile  baten  eguneroko  bizitza  kontatzen  digu.
Bigarren  liburuan  agertuko  dira  abertzale  eta  euskaltzale  gisa  ezagutu  dituen  zorionak  eta  tirabirak.  Laborari  seme,  eskulangile,  abertzale  eta  euskaltzale  xume  batek  eskainitako  lekukotasun  arraroa.