SORGINAK – LEHEN ETA ORAIN – AFRIKAN ETA HEMEN

Autorea: Xipri Arbelbide

ISBN: 978-84-9783-957-0

EAN: 9788497839570

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Iparluma

Edizio data: 2011

PVP originala: 16.26 €

Erosi

Sinopsia

De Lancrek izan du aipaldi liburu, mintzaldi eta antzerkietan. Zenbatek irakurtua zuten haren liburuetarik bat bederen? Zenbatek ezagutzen Akitaniako sorginetaz egin ikerketak? Vasconia euskalduna izana da duela zenbait mende arte. Euskal kultura odolean daukatela Gaskoinek.
Errege eta lege beren meneko egon gara Biarno eta Baxe Nabarran, Nabarrako Parlamentu eta
Gorteak Paben biltzen zirelarik, eta sorginak epaitzen.
Amikuze-Oztibar, Akizeko diosesakoak ziren, Gaskoinak bezala. Zuberotarrak Oluekoak,
Biarnesak bezala, sorginkeria eta fede borroka ari zirelarik. Elinberrizeko artxapezpikuarekin biltzen ziren berriki arte Novempopulaniako apezpikuak beren kezkak aipatzeko.
Xipri lotu zaio gaiari ttantto bat zilarra eskuetan: Bolikostan bere begiz ikusi ditu sorginak. Zer heinetaradino mintza daiteke behin ere ikusi ez den zerbaitetaz?
Baina sorginak ez dira De Lancreren garaietan mugatzen, ez eta Afrikan. Biblian aipu ziren hilazti,
sorgin, madarikatze eta beste. Mendez mendez lur osoan gizonaren gogoa formatatu duen ikusmolde hori beti bizi da. Ez bakarrik mendi zokoetako jendeen gogoan!