Xabier Artola Zubillaga

Biografia

Gaur egun Alkizan (Gipuzkoa) bizi da. Euskararen irakaskuntzan zenbait urtez aritua, Informatikan doktorea da (1993) eta EHUko Informatika Fakultatean dihardu irakasle, 1985etik. Ixa taldeko partaide, bere ikerkuntza hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloan egiten du. Euskaltzain urgazlea da, 2006tik.Literaturaren munduan honako hau du lehen argitalpena, liburuko zenbait narrazio aurrez argitaratuak badira ere, sarituak izan diren lehiaketen edizio berezietan. Literaturazalea ez ezik, argazkizalea ere bada, eta iaz eman zuen argitara lehen argazki liburua: Ikiliko txondorra (Urmara Elkartea, 2010).

ARGI-ITZALEN NEURRIA

Xabier Artola

Literatura

info +