Biografia
1969an jaio zen Durangon eta Zornotzan bizi da gaur egun. Soziologia eta Kazetaritza ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du. Thriller itxurako nobelak idatzi izan ditu gehienbat, krimenaren egilea edo kasuaren argitzea baino gehiago interesatzen zaion arren gizartea deskribatzea eta pertsonaiak eraikitzea. Bere eleberrien artean daude: Burua txoriz beterik, Mendaroko txokolatea, Igelak benetan hiltzen dira, Odolaren deia, Aita gurea, Gauzak ez ziren sekula berdinak izango, Politika zikina, Aramotz, Arrakastaren aparrak. Ipuin-bilduma pare bat ere idatzi du: Zorioneko familia eta Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok.