Joxan Ormazabal Berasategi
Biografia
Joxantonio Ormazabal Berasategi Zegaman jaio zen, 1948 urtean. Irakasle lehenengo, editore ondoren, urteak eta urteak haurrentzat ipuinak, poemak, kantak asmatzen eta itzultzen eman zituen. Luzea da bere emari agortezina.
Ipuingintzan, berezko sormen lanez gain, Euskal Herriko hainbat ipuin tradizional egokitu zituen gaur egungo haurrentzat. Bestalde, atsotitzak, igarkizunak eta txisteak gogoko zituen Ormazabalek eta gisa horretako hainbat liburu ere idatzi zuen literatura eta jolasa uztargarri zirela erakutsiz.
Testugintzaren arloan, itzultzaile gisa, haurrentzako ehundik gora ipuin euskaratu zituen, eta berak sorturiko abestiak eta koplak hainbat belaunaldik abestu dituzte ikasgeletan.
Poesia idaztera jo izan zuen bere alderdirik sentikorrena eta sakonena idazteko, haurrei zuzendutako poemak izan arren, helduek ere preziatzen zituzten olerkiak.