Imanol Urbieta
Biografia
Langile nekaezina izan da Imanol Urbieta.
Haur kantariak izeneko diskoa grabatu zuen 1967an. Orduz geroztik, dozenaka dira argitaratu izan dituen lanak: Haur kantarien birlorak, Xixupika, Jolasmotrizitatea, Psikofonia, Fonemafonia, Haurtxoa, Aiton amonekin kantari…
Eta ehunka sortutako abestiak: Txiki, txiki, txikia, Behin betiko, Bakarrik eta libre, Mac Mikel, Txoria nintzela, Uztaiak gora (Ran Rober Ran), Martuteneko trena, Jon Braun…
Sariak:
-1996an, Zarauzko Kultur Merezimenduaren domina eman zion Zarauzko Udalak.
-2002an, Donostiako Kursaalen, “Imanol Urbieta, lagunak zuri kantari” omenaldia egin zioten hainbat kantari era musikarik.
-2007an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abbadia saria eman zion bera jardunean euskarari eman dion garrantzia eskertzeko.
2009an Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria jaso zuen, bere bizitza profesional oparo eta emankorrean egindako lana eta ibilbidearengatik.
-2010ean, Argizaiola Saria eman zioten umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik.
-2013an Zarauzko Udalaren ekimenez Bakarrik eta libre. Imanol Urbietaren kantak izeneko diskoa argitaratu zen. 14 kantarik Imanolen hainbat kantu moldatu eta beren erara kantatu zituzten omenaldi moduan.