KONTRATU SEXUALA
Autorea: Carole Pateman
ISBN: 978-84-9027-551-1
EAN: 9788490275511
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eskafandra
Edizio data: 2018
Orri kopurua: 428
PVP originala: 24,00 €
Sinopsia
Kontratu sexuala. Carole Paternan.
Iraultza  frantsesak  «liberté,  egalité,  fraternité»  aldarrikatuz  ezarritako  ordenak  kontratu  soziala  jarri  zuen  indarrean,  ustez  askatasunean,  berdintasunean  eta  elkartasunean  oinarritzen  zen  ituna.  Baina  kontratu  soziala  ez  da  askatasunez  egiten,  ez  berdinen  artean,  ez  eta  adostasunez  ere,  ez  bada  anaidiaren  barnean;  fraternité  ez  baita  elkartasuna,  anaien,  gizonen,  arteko  aliantza  baizik.  Kontratu  soziala  libertateari  buruzko  fikzio  politiko  bat  baino  ez  da;  kontratu  sexuala,  berriz,  menderakuntzari  buruzko  historia  bat.  Berez  kontratu  soziala  itun  sexual-sozial  bat  da,  gizonezkoek  emakumeen  gorputzez  jabetzeko  itundua  duten  sexurako  eskubidea  duelako  oinarri.  Kontratu  soziala  patriarkatua  iraunarazteko  itun  bat  da,  eta,  horretarako  zkontza,  enplegu,  prostituzio  eta  haurdunaldi  subrogatuaren  kontratuak  baliatzen  ditu.
Horrelaxe  dio  Carole  Pateman  politologo  feministak  Kontratu  sexuala  bere  lanik  esanguratsuenean,  sinetsita  baitago  demokrazia,  sozialismoa  eta  askatasuna  iristeko  patriarkatuaren  sustraiak  azaleratu  eta  bide  antipatriarkal  berriak  pentsatu  behar  direla.